XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Otsoak ipuru-adar bat ebaki zuen hontza hiltzeko.

Edurne Zuri potxingoz mozorrotu zen.

Otsoek nola uraren hondoan ilargiak begikeinuak egiten zizkion zekusan eta ikaratzen hasi zen.

- Baina ez izen tontoa.

Edurne Zuri da-ta!.

Otsoa itsasondora jaitsi zen eta belaki bat ekarri zuen.

Edurne Zuri pinu bilakatu zen eta harriskadaka hasi zitzaion otsoari zein, izutua, arineketan-arineketan joan bait zen.

Amordeak egurginak deitu zituen.

- Ebaki iezadazue pinu hori.

Erori zen pinua txoriz beterikako 17 habiarekin. Bat teilatura egin zuen hegaz.

Orduan amordeak ehiztariei egin zien hots: - Hil iezadazue uso hura.

Baina ez zegoen usorik, tximiniatik irteten zen ke urdina baizik.

Amordea, koleratsu, basoko etxetxora sartu zen.

Edurne Zuri haren zain zegoen afaltzen, oso trankil, eskuan liburu bat zeukala.

- Baina, hor al zeunden? - Ba dakusazu.

- Dei itzazu zure aita erregea eta zure ahizpa printzesa.

Edurne Zurik ziztu egin zuen eskailerako zulotik. Lehenik xarlangoak beheratu ziren, ondoren bere aita.